María Xosé Agra Romero
María Xosé Agra Romero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María José Agra Romero |
Jaiotza | Santiago de Compostela, 1956ko otsailaren 11 (68 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Arantza Campos |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
María Xosé Agra Romero (Santiago de Compostela, Galizia, 1956ko otsailaren 11) filosofia politikoan eta teoria kritiko feministan aditua den galiziar filosofoa, Galiziako Kulturaren Kontseiluko genero batzordeko kidea da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofian doktorea eta Santiagoko Unibertsitateko Filosofia moral eta politikoko irakaslea. Filosofia politikoa, justizia teoriak eta teoria kritiko feminista lantzen ditu. 2007az geroztik, Santiagoko Unibertsitateko Filosofia Moral eta Politikoko katedraduna da.[1][2] USCko "Xustiza e Igualdad" Ikerketa Taldearen koordinatzailea eta Santiagoko Unibertsitateko Genero Ikasketen Ikerketa Feministen Zentroko (CIFEX) kidea da, baita Galiziako Kultura Kontseiluaren osoko bilkurako kidea ere.[2]
Bereziki ezaguna da Filosofia Politikoan eta Teoria Kritiko Feministan egindako lanengatik. Giza zaurgarritasuna, justizia eta berdintasuna ikertu ditu. Okin, Iris Marion Young, Adriana Cavarero, Judith Butler edo Shklar bezalako autoreak dira gure gizarteko desoreken sustraien konplexutasuna planteatzeko hausnartzen dituen autoreetako batzuk.[3]
¿Olvidar a Clitemnestra? Sobre justicia e igualdad (2016) argitalpenetan, filosofoak gaur egungo munduan justiziaren eta berdintasunaren artean dauden harreman konplexuen azterketa sakona egiten du, autoreak pribilegiatutzat jotzen duen ikuspuntu batetik, kritika feministatik.[4]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ¿Olvidar a Clitemnestra? Sobre justicia e igualdad (2016) Santiago de Compostela: USE Editora.
- Cara a unha poética feminista. Homenaxe a María Xosé Queizán (2011) ISBN: 978-84-9914-232-6
- En torno a la justicia (1999) María José Agra, Luis G. Soto, Cristina Caruncho Michinel
- Feminismo y filosofía (2000). Celia Amorós y María Xosé Agra [1]
- Ecología y feminismo (1998) ISBN: 978-84-8151-578-7
- Corpo de muller: discurso, poder, cultura. Obra colectiva. (1997) ISBN 978-84-87847-87-5
- J. Rawls (1985) ISBN: 978-84-7191-352-4
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ciudadanía, feminismo y globalización.[5] (2008)
- Ciudadanía: ¿Un asunto de familia?. Isegoría (2008)
- Del sexo y del género: epistemología y política.(2017) Anuario de literatura comparada 1616. Salamancako Unibertsitatea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Facultad de Filosofía - USC» www.usc.es.
- ↑ a b «María Xosé Agra Romero no Consello da Cultura Galega» consellodacultura.gal.
- ↑ Seminario con María Xosé Agra Romero. .
- ↑ Campillo, Neus. (6 de junio de 2018). «AGRA ROMERO, María Xosé (2016): ¿Olvidar a Clitemnestra? Sobre justicia e igualdad., Santiago de Compostela: USE Editora.» Daimon Revista Internacional de Filosofia (74): 194–198. doi: . ISSN 1989-4651..
- ↑ Ciudadanía, feminismo y globalización. .